Maddi Agirre - elkarrizketa 2023-02-27

«Umorea asko gustatzen zait eta bakarkakoaren oso zalea naiz»

2023/bertsoa_elkarrizketak/xdz4_gra_20230223maddiagirre_elk_au.mp3.mp4
Bertsolari gasteiztarrak Abra Saria irabazi berri du Algortan. Bertsotan, sorkuntzak ez ezik taldeak motibatzen du gehien, gazteen artean daukaten giroak.

Maddi Agirre bertsolari gasteiztarrak irabazi du aurtengo Abra Sariketa Algortan eta Bertsoa.eus-en elkarrizketatu dugu. Gustura aritu zen bertsotan. Arabarra, eskolarteko txapelduna da herrialdean eta txapeldunorde Euskal Herrikoan. Plazan ere ari da bere aukerak izaten, duela bi aste Bertsoaroan kasu. Bertsotan, sorkuntzak ez ezik taldeak motibatzen du gehien, gazteen artean daukaten giroak. Bertsotan umorea asko gustatzen zaio Agirre berak aitortu duenez, eta bakarkakoen zalea ere bada. Batxilergo bigarren urtea ikasten ari da eta bertsoari nahi beste denbora eskaini ezinik dabil. Baina hurrengo urtean gehiago eskaintzeko moduan izango dela uste du. Entzun Bertsoa.eus-en utzitako testigantza.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza