Arabako Kuadrilla artekoa 2023-02-27

Aramaioko Izena pentsau bida taldea da Arabako Kuadrilla arteko lehenengo finalista, Agurainen igandean Gasteizko Bertxilika taldearekin jokatutako finalaurrekoa irabazita. Aramaioko taldearen izenean Martin Abarrategi, Danel Herrarte, Manex Agirre eta Sabin Abarrategi aritu ziren kantuan. Gasteizko taldean Aroa Arrizubieta, Maddi Agirre, Hegoi Amabizka, Samuel Rodriguez eta Eukene De los Aires.
Gai jartzaile lanetan Irati Martinez aritu zen. Saioa hiru epailek baloratu zuten: Iker Elexpuru Izena pentsau bida talderaren ordezkaria, Txomin Elorza Bertxilika taldearen ordezkaria eta Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Ainhoa Aizpurua.
Talde bakoitzaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka...
Bastidan eta Murgian beste bi finalaurrekoak
Hurrengo bi larunbatetan jokatuko dira hurrengo bi finalaurrekoak, Bastidan eta Murgian. Bi saio horietan talde bana sailkatu da, izan ere, finala 3 taldeen artean jokatuko da.
Finala, martxoaren 25ean, egun osoko festaren inguruan izango da Laudion.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28