Unibertsitate giroko bertso saioak 2023-03-01

Gaur hasiko da Bertso Erronda Bilbon, ikasle giroan

Gaur hasiko da Bertso Erronda Bilbon, ikasle giroan
Bilboko edo Bilbon bizi diren bertsolariak hartzen dute parte. Lau kanporaketa eta finala izango ditu.

Gaur hasiko da Bilbon unibertsitate giroan egiten den Bertso Erronda ekimena. Bilboko edo Bilbon ikasten duten bertsolari gazteak hartzen dute parte. Lau kanporaketa eta finala izango dira. Tabernetan egiten dira saioak eta kutsu jolastia dute bereziki. Arrakasta handia izan duen ekimena da saio guztietan harrera beroa izaten du. Finala berezia izaten da, tematika baten inguruan eta aretoa lepo bete ohi da. Azken saioa Zazpi Katu gaztetxean egiten da, iaz izan ezik berritzen ari zirelako.

 

Gaur Enare Muniategi, Unai Foruria, Janire Arrizabalaga eta Iker Garitaonaindia ariko dira kantuan, Adaxkan, 19:30etan.






Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza