Finala martxoaren 30ean, Laban 2023-03-02

Datorren astean hasiko da Bertx[o]ri gazte sariketako bigarren edizioa Iruñean

Datorren astean hasiko da Bertx[o]ri gazte sariketako bigarren edizioa Iruñean
Bertsolariek binaka kantatzen dute. Hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Martxoaren 9an hasiko da eta 30ean finala.

Iazko arrakastaren uberan, hemen da Bertx[o]ri gazte sariketako bigarren edizioa. Unibertsitate giroko ekimena da eta bertsolariek binana kantatzen dute taberna giroan. Iaz modu esperimentalean jarri zuten martxan Unibertsitate Publikoko Euskara taldean sortu zen bertso eskolaren eskutik eta oso harrera beroa izan zuen, saio guztiak jende gaztez beteta. Bittori Elizalde eta Aner Peritzek irabazi zuten.

Bigarren edizioa ere iazkoaren bidetik dator: 18 bertsolarik kantatuko dute, binaka eta lau saio izango dira: hiru kanporaketa eta finala, asteazkenetan 19:00etan. Martxoaren 9an hasi eta 30ean finala.

Kanporaketak

Martxoak 9, asteazkena, 19:00etan, Zazpi tabernan

Izaro Bilbao eta Ainara Ieregi
Mikel Etxezarreta eta Beñat Astiz
Endika Legarra eta Eukene de los Aires

Gai-jartzen, Unai Irigarai Oses

Martxoak 16, asteazkena, 19:00etan, Monton tabernan

Eki Mateorena eta Peio Ardaiz
Janire Arrizabalaga eta Haritz Jamar
Ekain Alegre eta Bittori Elizade

Gai-jartzen, Aitor Palacios Planillo


Martxoak 23, asteazkena, 19:00etan, Zabaldi tabernan

Aitziber Leoz eta Irantzu Idoate
Maddi Agirre eta Mikel Lasarte
June Aiestaran eta Jabi Lezaun

Gai-jartzen, Jone Rubion Mazkiaran

Finala, martxoaren 30ean, Laban.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza