Martxoak 8 2023-03-02

20 bertso ekitaldi Martxoak 8 bueltan

20 bertso ekitaldi Martxoak 8 bueltan

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira aurten ere formatu ezberdineko hainbat bertso ekitaldi egingo dira bihartik hasita. Bi asteotan, 20 bertso ekitaldi inguru izango dira.

Aste honetakoekin hasita, ostiralean, Donostian eta Lantziengon izango dira. Donostian, Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuaren inguruko saioa. Onintza Enbeita eta Ane Labaka Mayoz kantuan, Uxue Alberdik gaiak jarrita. 19:00etan, Intxuarrondoko kultur etxean. Lantziegon, bertso afaria: Amaia Agirre eta Miren Artetxe, 21:30etan, Jubilatuen Etxean.

Zizurkilen, Kilimaterioa emanaldiaren estreinaldia: Oihane Perea, Irati Anda eta Kaittin Allende, 20:00etan, Atxulondon.

Larunbatean, martxoaren 4an, Lezaman Bertso saio feminista egingo da, Kultur Aretoan 12:30etan. Usurbilen bertso bazkaria: Saioa Alkaiza, Maialen Lujanbio eta Jone Uria Albizuri, Amaia Agirre, Emakumeen Etxearen irekieran.

Pasaian, bertso bazkari musikatua, Bixi-bixi elkartean: Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal, Donibane Azkaratek gaiak jarrita. Musikariak: Beñat Antxustegi eta Eneko Sierra.

Altzako Bertso Aroa AMAraun, Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagarekin. Kultur Etxean, 19:00etan.

Getarian (Gipuzkoa) Tabuen kutxatik oholtzara bularreko minbiziaren inguruko saio tematikoa: Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Oihana Iguaran eta Ane Labaka Mayoz, Amaia Agirrek gaiak jarrita. Musikariak: Ixak Arruti eta Gari Otamendi.


Datorren astean 12 bertso ekitaldi

Astelehenean Elorrion, bertsoak izango dira Palestinako emakume errefuxiatuak, 75 urte oroimenean, ekimenaren baitan: Iruri Altzerreka, Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal, Ainhoa Urienek gaiak jarrita. 18:30etan, Arriola Antzokian.

Martxoak 8 egunean, Muxikan, Kontrako eztarritik bertso saio literarioa: Uxue Alberdi, Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal, Idoia Anzorandiak gaiak jarrita. Zubietaerrota liburutegia, 19:00etan.

Martxoak 9an, Donostian, Oihana Arana eta Miren Artetxe, Sarai Robles, Jone Rubio eta Maansri Yasmine Khrisek gaiak jarrita,Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan ikerketaren baitan.

Martxoak 10, ostirala, hainbat ekitaldi izango dira: AMAraun Soraluzen, Ez da Kasualitatea Diman eta Bertsoa eta Klowna Arrasaten.

Martxoak 11, larunbata, AMAraun Astigarragan eta Kilimaterioa Berangon: bertsoak eta bakarrizketak biltzen dituen ekimena. Berastegin, Tabuen kutxatik oholtzara.

Martxoak 12, M8. Bertso bazkaria Bidania-Goiatzen, Maialen Akizu eta Oihana Iguaran.

Agenda xehea hemen

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu