Ibaeta auzoan 2023-03-02

Urteroko libreko saioa Donostian, Aingeru Zaindariaren egunean

Urteroko libreko saioa Donostian, Aingeru Zaindariaren egunean

Donostiako Ibaetako auzoan urte askotako tradizioa du bertsoak martxoaren 1ean. Ermita dagoen kaxkoan erromeria egiten da eta libreko saioa horren barruan. Urte askoan Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña izan dira eta azkeneko 10-12 urteotan Beñat eta Unai Gaztelumendi auzotarrek zabaldu dute taldea. Egun osoko saioa izaten da eta formatu ezberdinak hartu izan ditu. Aurten, goizeko saioa erromerian plazan eta arratsaldean bertso poteo formatuan egin dute auzoan barrena. Eguerdiko saioa, bazkalondokoa eta jarraian gauean bertso afaria ere egin izan dira urte askotan.



(Argazkiak: Irutxuloko Hitza)


Ostiralean bertso afaria Eli Pagola eta Maider Arregirekin
Martxoak 1eko hitzordua ez da Ibaetako jaietako bertso ekitaldi bakarra. Ostiralean bertso afaria izango da frontoian Eli Pagola eta Maider Arregi bertsolariekin.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza