Oihane Perea, Irati Anda, Iratxe Ibarra eta Kaitin Allendek onduta 2023-03-03

'Kilimaterioa' aurkeztuko dute gaur Zizurkilen, bertsoak eta bakarrizketak

'Kilimaterioa' aurkeztuko dute gaur Zizurkilen, bertsoak eta bakarrizketak
«Kilimaterioak klimaxera iristeko autopista bilatzen ari denean klimaterioarekin topo egiten duen emakumearen ibilerak kontatuko ditu». Zizurkilen, Atxulondon, 20:00etan.

Gaur aurkeztuko dute Zizurkilen Oihane Pereak, Iratxe Ibarrak eta Irati Andak, Kaitin Allende bakarrizketalariarekin batean, ondutako Kilimaterioa emanaldia. Bakarrizketak eta bertsoak izango ditu osagai, Allendek sortutako Klimaxetik klimateriora eta buelta lana oinarri hartuta. Emanaldi bakoitzean bi ariko dira kantuan. Zizurkilen Oihane Perea eta Irati Anda ariko dira.


«Zer gertatzen da emakumearen bizitzan klimaterioan sartu eta menopausia ate joka dagoenean? Nola sentitzen gara? Alboan duguna akabatzeko moduan gaude. Suminkortasunez beteta abanikoen erreginak bilakatzen gara».

Kilimaterioak klimaxera iristeko autopista bilatzen ari denean klimaterioarekin topo egiten duen emakumearen ibilerak kontatuko ditu, bakarrizketa eta bertsoak uztartuz elkarrizketara bidea egiteko.



Hurrengo ekitaldiak
Martxoak 11. Berango. Moreaga Parkeko karpan 19:30.
Martxoak 19. Deba. Agirre Jauregia. 18:00.
Martxoak 30. Gernika. Astra. 18:30.
Apirilak 21. Donostia. Contadores. 19:00.
Maiatzak 7. Donostia. Poltsikoko Antzerkia.
Maiatzak 18. Donostia. Poltiskoko Antzerkia.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu