Arabako Kuadrilla artekoa - finalaurrekoak 2023-03-03

Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa Bastidan

Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa Bastidan
Lehian Laudatako "Beeeeeertsolariak" eta Gasteizko "Errexala" arituko dira.

Arabako Kuadrilla artekoaren bigarrren finalaurrekoa jokatuko da larunbatean Bastidan, Laudatako Beeeeeertsolariak eta Gasteizko Errexala taldeen artean. Kultur Etxean arratdaldeko 19:30ean da hitzordua.

Beeeeeeeetsolariak taldeko kideak dira: Aitor Najera, Jon Ruiz de Pinedo, Beñat Cano, Oier Arbina, Markel Yoller eta Iker Pastor. Errexala taldekoak berriz, Felipe Zelaieta, Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Koldobika Fernandez de Retana, Kerman Lopez de Lacalle, Jokin Estepa eta Asier Otamendi.

Gai jartzaile lanetan Oier Suarez ariko da. Saioa hiru epailek baloratuko dute: Egoitz Iradier (Beeeeeertsolariak), Juan Altuna (Errexala) eta Arabako Bertsozale Elkartearen izenean Ekaitz Elorriaga.

Bertso sortak ere izango dira ekitaldian, Bastidako bertso eskolako gaztetxoen eskutik.

Ondorengo ariketak egin beharko dituzte bertsolariek finalaurrekoetan:

-Agur kolektiboa (ez da puntuagarria)
-A taldeko batek B taldeko batekin ofizioka zortziko nagusian hiruna bertso
-Aurrekoak atzekoei, A taldeko batek B taldeko hiruri eta alderantziz, gai emanda, aurrekoak 3 bertso eta atzekoek bertso bana
-B taldeko batek A taldeko batekin ofizioka zortziko txikian hiruna bertso.
-Hiru punturi erantzun zortziko txikian (B taldeko bertsolariak A taldeko bertsolariari eta alderantziz).
-Asmakizuna A taldeko 3 kideen artean, puntuka, A taldeko batek hitza jakingo du eta taldekideei erantzungo die 3 minututan. Ondoren B taldekoek ariketa berdina.
-B taldeko bik A taldeko biren kontra ofizioka, Iparragirre doinua taldekidearekin erdibana osatuz, gaia emanda audio formatuan.
-Gaia emanda, talde bereko hiru lagunen artean hiruna kopla musikaz lagunduta.

Urtarrilaren 27an hasi zen Arabako Bertso Kuadrillartekoa. Guztira, bat-bateko 12 taldek hartu dute parte lehen fasean, eta hiru astez 12 saio egin ondoren 6 talde pasa ziren finalaurreko hauetara. Lehen finalaurrekoa Agurainen jokatuko zen, bigarrena larunbatean Bastidako Kultur Etxean  eta azkena, martxoaren 12an Murgiako udaletxean.

Finalaurreko saio bakoitzeko garaileak izango dira Laudiko BHI-ko kiroldegian, martxoaren 25ean, abestuko dutenak.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri