Arabako Kuadrilla artekoa - finalaurrekoak 2023-03-06

Errexela talde gasteiztarra ere finalera Arabako Kuadrilla artekoan

Errexela talde gasteiztarra ere finalera Arabako Kuadrilla artekoan
Bastidan jokatu zen bigarren finalaurrekoa Lautadako 'Beeeeertsolariak' eta Gasteizko 'Errexala´'aren artean larubatean. Aramaioko Izena pentsau bida taldea ere sailkatuta dago. Azken finalaurrekoa datorren asteburuan.

Arabako Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Bastidan, Gasteizko Errexala eta Lautadako Beeeeertsolariak taldeen artean. Gasteiztarrak lortu zuten Laudion martxoaren 25ean jokatuko finalerako txartela.

Mozorrotuta eskaini zituzten bi taldeek lehen agur bereziak giroa bertakoen gozagarri, eta ondoren ekin zieten lan puntuagarriei.

Lautadako Beeeeeeertsolariak talderaren izenean Aitor Najera, Jon Ruiz de Pinedo, Beñat Cano, Oier Arbina eta Markel Yoller aritu ziren kantuan. Gasteizko Errexala taldean Felipe Zelaieta, Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Kerman Lopez de Lacalle, Jokin Estepa eta Asier Otamendi.

Gai jartzaile lanetan Oier Suarez aritu zen. Saioa hiru epailek baloratu dute: Egoitz Iradier Lautadako Beeeeertsolarik taldearen ordezkaria, Juan Altuna Gasteizko Errexala taldearen taldearen izenean eta Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko epaile gisa.

Talde bakoitzaren agurra kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka... Entzuleen gozamenerako, umorea nagusi izan zen saio osoan zehar.

Hurrengo larunbatean, martxoak 12, jokatuko da azkeneko finalaurrekoa, Murgian, Gasteizko Katuko muinoak eta Arabar Errioxako Txandrio taldeen artean.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu