Durangaldeko bertso eskolaren eskutik 2023-03-06

Durangaldea Uztabarritzen III. Bertso zirkuituak sei plaza dakartza

Durangaldea Uztabarritzen III. Bertso zirkuituak sei plaza dakartza

Durangaldea Uztabarritzen III. Bertso zirkuitua ostiralean hasiko da eta sei jaialdi ekarriko ditu aurten martxoan eta apirilean. 25 bertsolarik hartuko dute parte eta horietatik 18 eskualdekoak izango dira, proiektuaren filosofiari jarraiki. Baita sei gai-jartzaileak ere. Aldi berean, oholtza berean plazan esperientzia desberdina duten bertsolariak uztartuz.

Lehenbiziko saioa ostiralean Berrizen
Lehenbiziko saioa ostiralean izango da Berrizen, martxoaren 10ean, 19:00etan Topa tabernan: Erika Lagoma, Ander Elorriaga, Eli Pagola eta Bittor Altube ariko dira bertsotan, Miren Amurizak gaiak jarrita.

Ondorengoak, Zornotzan, Elorrion, Garain, Mañarian eta Otxandion egingo dira.

Pandemia garaian sortutako ekimena
Durangaldea Uztabarritzen Bertso zirkuitua pandemia testuinguruan sortu zen, bertso plazan izan zuen geldialdiari aurre egiteko. 11 saio antolatu zituzten orduan. Plantemenduari buelta bat ematea erabaki zuten saioen erakargarritasuna indartzeko eta azken bi urteotan 7 eta 6 antolatu dituzte.



Jaialdiak baina espazio anitzetan
Bertso zirkuitu honen beste ezaugarrietako bat da plaza aniztasuna. Ekitaldi guztiak jaialdi formatukoak izan arren, espazio desberdinetan egingo dira, giro aniztasuna helburu: tabernetan, gaztetxean, probalekuan...

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu