Legazpin lehen hitzordua ostiralean 2023-03-07

Eskolarteko Txapelketa hastera doa

Eskolarteko Txapelketa hastera doa

Eskolarteko Txapelketak ostiral honetan ekingo dio biderari, Gipuzkoan, eta ekainean etorriko da finala bidean herrialdeetako kanporaketak eta finalak jokatuta. Egutegian lehenbizikoa Gipuzkoako Eskolartekoa da. Ostiral honetan hasiko da Legazpin, afari bueltan. Ondoren beste hiru kanporaketa etorriko dira Zarautzen, Errezilen eta Amezketan. Finala, apirilaren 21ean finala Lasturren (Itziar), hau ere afari bueltan.

Lehenengo hitzordu honetan bost bertsolari gazte ariko dira kantuan, Legazpiko Muruazpi elkartean: June Aiestaran (2022ko Gipuzkoako txapelduna), Harri Agirresarobe, Aratz Arzelus, Uxue Igartua eta Eñaut Olarra.

Maiatzean gainerako herrialdeetakoak eta ekainean Euskal Herrikoa
Eskolartekoak egutegi finkoa du: martxoa-apirila bueltan Gipuzkoakoa; maiatzean Bizkaia, Nafarroa, Araba eta Iparraldekoa eta ekainean Euskal Herriko finala. Euskal Herriko finalera, herrialde bakoitzeko lehen biak sailkatzen dira. Irantzu Idoate Funosas izan zen 2022an txapeldun eta Maddi Agirre txapeldunorde.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu