Nafarroako Bertsozale Elkartearen eta Iruñeko udalaren arteko lankidetzan 2023-03-07

Bertso afari sentsorialean 120 lagun bilduta borobildu du Bertsoaroak 32. edizioa

Bertso afari sentsorialean 120 lagun bilduta borobildu du Bertsoaroak 32. edizioa
Hiru bertso jaialdi (bat bertsolari gazteeena), Anonyme Popular, Bertso jasa, bat-bateko jolasa umeentzako tailerra eta bertso afaria izan ditu Bertsoaroaren 32. edizioak. Erantzun beroa izan dute guztiek.

Bertsoaroak zapore gozoa utzi du Iruñean, azken ekitaldian bertso afari sentsorialean 120 lagun bilduta. Bertso afarietean ohi denerako, arrakasta handiko kopurua zalantzarik gabe. Sustra Colina, Nerea Ibarzabal eta Josu Sanjurjo aritu ziren bertsotan Geltokin, librean zein Ander Aranburuk jarriko gaiekin. Bertsoaroan afari formatuan egiten zen lehen ekitaldia da bertso afari sentsoriala.


Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta Josu Sanjurjo, bertso afari sentsorialean.

Hiru bertso jaialdi (bat bertsolari gazteeena), Anonyme Popular, Bertso jasa, bat-bateko jolasa umeentzako tailerra eta bertso afaria izan ditu Bertsoaroaren 32. edizioak. Erantzun beroa izan dute guztiek.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza