None 2023-03-09

'Ikusten ez denari: Hitza' bertso saioa gaur Donostian

'Ikusten ez denari: Hitza' bertso saioa gaur Donostian
Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan

EHUko Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan ikerketa proiektuaren baitan, Miren Artetxe eta Oihana Arara ariko dira bertsotan Donostian San Telmo Museoan, Yasmine Khris, Sarai Robles, eta Jone Rubiok gaiak jarrita. 19:00etan.

"Artean, literaturan, bertsolaritzan… gorputzen presentziak, era esplizituan edo inplizituan, ukaezinak dira. Bi kontzeptu horien arteko tentsioei tira egingo dion trama plazaratuko da. Tentsioak estutuz hausnarketak, erantzunik gabeko galderak, edota testurik gabeko hitzak topatzen ditugu. Horietan murgilduta mamu bihurtutako itzalen presentzia sumatzen dugu: gorputzak eta haien zaurgarritasuna", ekimenaren azalpenaren arabera.

"Nondik eta nola sortzen dugu? Nor dago eta nor ez? Non dago egilearen gorputza? Eta … nor da egilea?" Proiektuaren helburu nagusietako bat da diziplina artistiko desberdinen arteko elkarrizketa sustatzea eta diziplinarteko ikuspegi batetik heltzea gorputza eta sormen artistikoaren arteko auziari.

Gaur bertsotan egingo dute lan hori Miren Artetxek eta Oihana Aranak.

Duela zenbait aste mahai-ingurua ere antolatu zuten gai honen harira.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza