Elkarrizketa #24 2023-03-09

Hitzetik Hortzera, Palestina bertsotan

Palestinako Emakumeak Oroimenean izenburuko bertso saioa egin zen Elorrion UNRWA Euskadik antolatuta. Saio hori ardatz hartuta, Palestinako emakumeen errealitatera hurbilduko da aste honetako Hitzetik Hortzera. Gonbidatu desberdinak izango dituzte bidelagun horretarako. Elorrioko bertsoaldiez gain, Senperen Herri Urratsek antolatutako bertsoaldiak ere izango dira aste honetako programan.

Bertsoek bidaiatzeko eta sentsibilizatzeko balio dute, horren erakusgarri izango da aste honetako Hitzetik Hortzera. Palestinako emakume iheslarien errealitatea ezagutarazteko bertso saioa izan zen Elorrion. Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Iruri Altzerreka aritu ziren kantuan Ainhoa Urienen esanetara UNRWA Euskadik antolatutako saioan.

UNRWA Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei laguntzeko Nazio Batuen Euskadiko Agentzia da. Palestinan, iheslarien esparruan nahiz kanpoan bizi diren palestinar iheslariei eta beren ondorengoei laguntza ematea da euren lana. Macarena Arrieta UNRWAko langileak azalduko ditu elkartearen eta Palestina Bertsotan ekimenaren nondik norakoak.

Horrez gain, Nadia Nemeh euskal palestinarraren testigantza ere jasoko du saioak. Palestinako emakumeei buruzko estereotipoak eta horiek apurtzeko beharrari buruz arituko dira. Eta bukatzeko Aihoa Urienekin hitz egingo dute. Horrelako saio batean gidari lanak egiteak sortzen dituen lanei buruz aritzeko.

Herri Urratsen aldeko saioa

Azken Txapelketa Nagusiko finalisten bertso saioa antolatu zuen Herri Urratsek Senperen. Xalbat Alzugaray-ren esanetara aritu ziren Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi eta Beñat Gaztelumendi. Jaialdi horretako bertsoaldiak entzuteko aukera izango da, Elorriko bertsoaldiekin batera. 

Hitzetik Hortzera, larunbatean, 21:00etan ETB1en.

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu