Martxoan Bertsoa Urretxu-Zumarragan 2023-03-10

Martxoan Bertsoa taldekako txapelketako kanporaketa gaur

Martxoan Bertsoa taldekako txapelketako kanporaketa gaur

Martxoan Bertsoa ekimenaren 21. edizioa abian da Urretxu-Zumarragan eta gaur jokatuko da taldekako txapelketaren bigarren kanporaketa, Soraluzen tabernan, 22:30etan. Hiru talde ariko dira kantuan: Botxan Magoa (Mikel Iturriotz, Arkaitz Aizpuru eta Beñat Torres), Xelebrek (Uhaitz Oiartzabal, Gorka Murua eta Sustrai Goenaga) eta Gorka ta konpainia (Gorka Santesteban, Uxue Fernandez eta Aitor Lizarazu).

Hirugarren kanporaketa datorren ostiralean jokatuko da, Zumarragako Urola tabernan. Hitzurde larrosak (Amaia Iturriotz, Antton Fernandez eta Eneko Beretxinaga), Bandolerok (Jon Mendizabal, Joseba Salegi eta Martin Sagastibeltza) eta Xamuir (Irati Sanchez de Arevalo, Samuel Segade eta Xabier Meabe) taldeek parte hartuko dute.


Bertso Olariak taldea.

Lehen kanporaketa joan den astean jokatu zen eta Legazpiko Bertso Olariak taldeak lortu zuen finalerako txartela: Lierni Ugarte, Ane Beloki eta Jone Narbaizak.

(Argazkiak: Otamotz)

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu