Eskolarteko txapelketa 2023-03-13

Eskolarteko Txapelketak ostiralean hasi zuen Legazpin hiru hilabeteko bidea, Gipuzkoako Eskolartekoarekin. June Aiestaran, Harri Agirresarobe, Eñaut Olarra Aratz Arzelus eta Uxue Igartua aritu ziren kantuan eta Aiestaran beasaindarrak lortu zuen finalerako zuzeneko txartela, saioa irabazita. Oibar Olano aritu zen gai-jartzaile lanetan, epaile berriz, Eneritz Azkue, Iñigo Legorburu eta Mikel Lersundi. Afalondoan izan zen saioa eta 50 lagun inguru elkartu ziren Muruazpi elkartean.
Bigarren kanporaketa Zarautzen
Gipuzkoako Eskolarteko bigarren kanporaketa ostiral honetan jokatuko da, martxoaren 17an, Zarauzko Urpekoak elkartean. Kantuan Amets Aizpurua, Urko Arakistain, Jakes Etxeberria, Aratz Ramos, Maddi Lasa eta Sustrai Goenaga. Afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian egongo dira salgai ostegun eguerdira arte, aurretik agortu ezean.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu