Larunbatean, Argi Berri Elkartean 2023-03-15

Osinalde Sariketak txartelak agortuta jokatuko du lehen kanporaketa Ordizian

Osinalde Sariketak txartelak agortuta jokatuko du lehen kanporaketa Ordizian
Bertsotan: Asier Alcedo (Portugalete, 1996); Oihana Arana (Eskoriatza, 2001); Josu Ibarguren (Oiartzun, 2000): Unai Mendiburu (Algorta, 1998); Haizea Arana (Eskoriatza, 2001); eta Lander Arizmendi (Ordizia, 1997)

Osinalde Sariketa indartsu itzuli da pandemia aurreko formatura eta Argi Berri elkartean agortu egin dira lehen kanporaketako sarrerak. Larunbatean izango da saioa, Ordizian, afalondoan. Denera 18 bertsolari gaztek kantatuko dute hiru kanporaketetan sei hauek ariko dira Argi Berrin:

    Asier Alcedo (Portugalete, Bizkaia, 1996)
    Oihana Arana (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001)
    Josu Ibarguren (Oiartzun, Gipuzkoa, 2000)
    Unai Mendiburu (Algorta, Bizkaia, 1998)
    Haizea Arana (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001)
    Lander Arizmendi (Ordizia, 1997)

Pandemia garaian aretotan jokatu behar izan zen Osinalde eta, iaz ere, 50. urteurreneko edizioan, kanporaketak aretoetan jokatu ziren eta finala, bai, Osinalel Elkartean, afalondoko giroan.

Osinalden, sariketa irabazleek ez dute berriro kantatzen eta bertsolari bakoitzak hiru parte hartze izaten ditu gehienez, bertsolari aniztasunaren mesedetan. Iaz, Ane Zuazubiskarrek irabazi zuen txapela. Kanporaketak ere sariketa formatuan egiten dira, izenez ere. Argi Berri Saria Ordizian, Osinberde Saria Zaldibian eta Aztiri Saria Gabirian, Aztiri auzoan. Kanporaketa bakoitzeko lehenbiziko biak sailkatzen dira finalerako. Edizio honetan, Ekhiñe Zapiain eta Aitor Ugarte izango dira gazteenak, 21 urterekin, eta Unai Izagirre beteranoena, 28 urterekin.

Hurrengo bi hitzorduak:

Osinberde Saria, Zaldibian. Martxoaren 25ean, Osinberde elkartean. 20:30etan.
    Ekhiñe Zapiain (Bera, Nafarroa, 2002)
    Xabat Illarregi (Leitza, Nafarroa, 2001)
    Iker Ormazabal (Hernani, Gipuzkoa, 2000)
    Maddi Aiestaran (Beasain, 2001)
    Unai Izagirre (Azkoitia, Gipuzkoa, 1995)
    Bittor Altube (Abadiño, Bizkaia, 2001)




 Aztiri Bat Saria, Gabiriako Aztiria auzoan. Apirilaren 1ean, Aztiri-Bat elkartean. 20:30etan.
    Aner Peritz (Zarautz, Gipuzkoa, 2002)
    Aroa Arrizubieta (Gasteiz, 2001)
    Irati Alcantarilla (Urruña, Lapurdi, 2001)
    Aitor Ugarte (Aramaio, Araba, 2002)
    Lurdes Ondaro (Munitibar, Bizkaia, 1997)
    Urko Arregi (Oñati, Gipuzkoa, 1999)

Finala Gabirian, apirilaren 15an
Kanporaketa bakoitzeko bi lehenbizikoak sailkatuko dira Gabiriako finalerako. Ohi bezala, Osinalde Elkartean jokatuko da, apirilaren 15ean, larunbatez.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri