Larunbatero 21:00etan ETB1en 2023-03-15

Hitzetik Hortzera Ama* Eme* Ume*

Amatasunari eta amatasunei buruz ariko dira aste honetako Hitzetik Hortzera programan. Estitxu Fernandez eta Erika Lagomak lesakarrek M Ama* Eme* Ume* liburua argitaratu zuten, amatasunari eta amatasunei buruzkoa. Larunbateko programan, liburuaren haurdunaldi, erditzeaz eta erditze ondorengoez arituko dira. Lesakarrei egindako elkarrizketaz gain, Usurbilgo eta Dimako bertso saioetako bertsoaldiak izango dira Hitzetik Hortzeran.

Estitxu Fernandez eta Erika Lagomak beti esan izan dute Durangoko Jardunaldi Feministetan sortu zela M Ama* Eme* Ume* liburuaren lehen ideia. Amatasunari eta amatasunei buruz hitz egiteko, hausnartzeko eta pentsatzeko beharretik abiatuta. Batez ere esperientziak konpartitzeko beharra sumatu zuten.

Amatasunak

Liburuan bildutako 13 testigantzei buruz arituko dira Fernandez eta Lagoma Eider Perez Hitzetik Hortzerako aurkezlearekin solasean. Gaur egungo gizartean amatasuna bizitzeko modu, presio eta tabuei buruz arituko dira. Amatasunaren etengabeko epaiketa konstanteari buruz eta sistemak ama izateko eskaintzen dituen muturreko aukerei buruz ere arituko dira.
M Ama* Eme* Ume* liburuan jasotako testigantzekin amatasuna bizitzeko modu desberdinak bildu eta ezagutarazi nahi izan dituzte. Bertsolaritzan amatasunak izan duen eta gaur egun duen lekuari buruz ere arituko dira Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez. Geroz eta gehiago kantatzen baitzaio ama izateari eta honek bere inguruan dituen gai anitzei buruz.

Usurbilgo eta Dimako bertsoaldiak

Usurbilen, Emakumeen Etxearen irekieraren harira bertso bazkaria ospatu zen martxoak 4an. Amaia Agirreren gidaritzapean aritu ziren Maialen Lujanbio, Jone Uria eta Saioa Alkaiza. Diman ospatu zen Ez da kasualitatea bertso-saio musikatuko bertsoaldiak ere izango ditugu. Onintza Enbeita, Jone Uria eta Josune Aramendi aritu ziren bertsotan Idoia Anzorandiaren esanetara. Musikari lanetan Gari Otamendi eta Isak Arruti aritu ziren.

Hitzetik Hortzera, larunbatean, 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu