Larunbatean jokatu zen Ordizian, Argi Berri Elkartean 2023-03-20

Lander Arizmendi eta Oihana Arana Osinaleko finalera

Lander Arizmendi eta Oihana Arana Osinaleko finalera
Osinaldeko finalerako bertsolari berri bat utzi zuen kanporaketak, lehen aldia baitu Lander Arizmendik. Oihana Aranak iaz ere finalean kantatu zuen.

Lander Arizmendi eta Oihana Arana sailkatu dira Osinaldeko finalera lehenbiziko kanporaketatik. Larunbatean jokatu zen saioa Ordiziako Argi Berri elkartean eta Osinaldeko finalerako bertsolari berri bat utzi zuen kanporaketak, lehen aldia baitu Lander Arizmendik. Oihana Aranak iaz ere finalean kantatu zuen. Publikoaren saria ere jaso zuen ordiziarrak. Bi horekin batean, Urko Arregi, Haizea Arana, Asier Alcedo eta Josu Ibarguren aritu ziren kantuan. 



Argi Berri elkartea txiki gelditu zen lehenbiziko kanporaketan 80 sarrerak aurretik agortu baitziren.

Hemen Goierri Telebistak egindako erreportaia:

Larunbatean, Osinberde Saria Zaldibian
Larunbat honetan bigarren kanporaketa jokatuko da Zaldibian, Osinberde Saria. Kantuan:
    Ekhiñe Zapiain (Bera, Nafarroa, 2002)
    Xabat Illarregi (Leitza, Nafarroa, 2001)
    Iker Ormazabal (Hernani, Gipuzkoa, 2000)
    Maddi Aiestaran (Beasain, 2001)
    Unai Izagirre (Azkoitia, Gipuzkoa, 1995)
    Bittor Altube (Abadiño, Bizkaia, 2001)

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza