Eskolarteko txapelketa 2023-03-21

Amets Aizpurua ere Gipuzkoako Eskolarteko finalera

Amets Aizpurua ere Gipuzkoako Eskolarteko finalera

Gipuzkoako Eskolarteko txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen joan den ostiralean Zarautzen eta Amets Aizpuruak lortu zuen finalerako txartela. Aipuruarekin batean, kantuan aritu ziren Urko Arakistain, Jakes Etxeberria, Maddi Lasa, Araitz Ramos eta Sustrai Goenaga. Zarauzko Urpekoak elkartean sarrerak agortu egin ziren kanporaketa ikusteko, 65 lagun bilduda. 

Gai jartzailea Joanes Zubia izan zen eta bertsolarien lanak epaitzen Zigor Leunda, Leire Beloki eta Bakarne Urreaga aritu ziren, kopletako ariketan laguntzeko trikitilariak, berriz, Araitz Etxaniz eta Onditz Alberdi izan ziren.

Gipuzkoako finalera begira, lau kanporaketetako irabazleak zuzenean pasako dira eta gainerakoak puntu bidez. Amets Aizpuruarekin batean, June Aistaranek ere eskuratu du zuzeneko txartela, Legazpin irabazita.

Hirugarren kanporaketa Errezilen ostiralean
Gipuzkoako Eskolarteko hirugarren kanporaketa Errezilen izango da ostiralean eta honako bertsolari gazte hauek ariko dira kantuan:

Izar Zelarain
Jare Bengoetxea
Peru Alijostes
Beñat Zeberio
Egiar Otegi

Afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian egongo dira salgai ostegun eguerdira arte, lehenago agortu ezean.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu