Larunbatean, Laudion 2023-03-23

Gasteiztarrak eta aramaioarrak prest Arabako Kuadrilla arteko finalerako

Gasteiztarrak eta aramaioarrak prest Arabako Kuadrilla arteko finalerako
'Katuko muinoak' eta 'Errexela' talde gasteiztarrak eta Aramaioko 'Izena pentsau bida' taldea ariko dira finalean.

Larunbatean jokatuko da Laudion Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 7. finala Laudion, urtarrilean hasitako bidea borobilduz. Gasteizko bi talde eta Aramaioko bat izango dira finalean: Katuko muinoak eta Errexela gasteiztarrak eta Aramaioko Izena pentsau bida.

Egun osoko festa izango da larunbatekoa eta eguerditik bilduko dira Laudion. 12:00etan poteoa, 14:30etan bazkaria eta 17:00etan izango da finala, Laudioko BHI kiroldegian.

Errexela taldeko taldekideak (albisteko argazkian): Felipe Zelaieta, Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Kerman Lopez de Lacalle, Jokin Estepa eta Asier Otamendi.
Katuko muinoak (beheko argazkian): Eli Zaldua, Iñaki Viñaspre, Xabier Antia eta Ekaitz Samaniego.



Aramaioko Izena pentsau bida taldeko kideak, saioetako batean: Martin Abarrategi, Danel Herrarte, Manex Agirre eta Sabin Abarrategi.

15 saio, urtarrilean hasita
Urtarrilaren 27an hasi zen Arabako Kuadrilla artekoa eta 15 saio jokatuta iritsi da finalera. 12 talde aritu dira bat-bateko alorrean eta bertso jarrien atala ere izan du. Arabako bertsolaritzaren oinarria lantzea helburu duen ekimenak 300 lagun inguru bildu ditu lan eta ardura desberdinetan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu