Osinberde Sariketa zaldibian 2023-03-22

Osinalde Sariketako bigarren kanporaketa Zaldibian

Osinalde Sariketako bigarren kanporaketa Zaldibian

Osinalde Sariketako bigarren kanporaketa jokatuko da larunbatean Zaldibian, Osinberde Saria, izen bereko elkartean, 20:30etan. Kantuan sei bertsolari gazte:
    Ekhiñe Zapiain (Bera, Nafarroa, 2002)
    Xabat Illarregi (Leitza, Nafarroa, 2001)
    Iker Ormazabal (Hernani, Gipuzkoa, 2000)
    Maddi Aiestaran (Beasain, 2001)
    Unai Izagirre (Azkoitia, Gipuzkoa, 1995)
    Bittor Altube (Abadiño, Bizkaia, 2001)

Saioko aurren-bigarrenak sailkatuko dira finalerako.

Aurreko larunbatean lehenbiziko kanporaketa jokatu zen, Argi Berri Saria Ordizian, sarrera guztiak agortu eta 80 lagunetik gora bilduta. Lander Arizmendi eta Oihana Arana sailkatu ziren finalerako.

Azken kanporaketa Gabirian, Aztiria Bat Saria
Osinaldeko hirugarren eta azken kanporaketa Gabiriako Aztiria auzoan jokatuko da apirilaren 1ean.




    Aner Peritz (Zarautz, Gipuzkoa, 2002)
    Aroa Arrizubieta (Gasteiz, 2001)
    Irati Alcantarilla (Urruña, Lapurdi, 2001)
    Aitor Ugarte (Aramaio, Araba, 2002)
    Lurdes Ondaro (Munitibar, Bizkaia, 1997)
    Urko Arregi (Oñati, Gipuzkoa, 1999)

Finala Gabirian, apirilaren 15an
Kanporaketa bakoitzeko bi lehenbizikoak sailkatuko dira Gabiriako finalerako. Ohi bezala, Osinalde Elkartean jokatuko da, apirilaren 15ean, larunbatez.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza