Larunbatero 21:00tan ETB1en 2023-03-22

Hitzetik Hortzera Kanpora sartzen

Xabin Fernandez aktore eta gidoilari legorretarrarekin elkartuko dira aste honetan Hitzetik Hortzerako lagunak. Kanpora sartzen antzerkia estreinatu berritan elkarrizketatu dute Xabin Fernandez. Horrez gain Mendaroko eta Legorretako jaialdietako bertsoak izango dira entzungai larunbatean, 21:00etan ETB1en.

Martxoaren 11n estreinatu zuten Xabin Fernandez eta Intza Alkainek Kanpora sartzen antzezlana. Xabin Fernandez bera da obraren sortzaile, gidoilari eta protagonistetako bat. Duela 10 urte jakin zuen sero positiboa zela Xabinek eta 10 urte hauetan bizitutakoa laburbiltzen saiatu da. Bere azalean bizitutakoa kontatzen dio publikoari eta kontakizun horretan Intza Alkainek gorpuzten duen birusa dago.

Kanpora

Duela 10 urte jasotako telefono deiak bizitza aldatu zion Xabini. Ezjakintasunak eta dauden aurreiritzien ondorioz bere bidean izandako emozioei buruz hitz egingo dute. Momentu txarretan etxean egoteko beharra sentitzen zuen Xabin Fernandezek, baina etxean sartuta egon arren kanpo zegoela sentitzen zuen. Antzerki obra hau jende artera sartzeko ariketa izan da berarentzat.

Antzezlana hiri eta herri guztietara eramatea da asmoa, seropositiboen gaur egungo errealitatea zabaltzeko eta ezagutarazteko.

Mendaro eta Legorretako bertsoaldiak

Motxaila egunaren baitan Mendaron egin zen jaialdian Maialen Lunjabio, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Joanes Illarregi aritu ziren bertsotan, Ainhoa Urbietaren gidaritzapean. Legorretan berriz, Tabuen kutxatik oholtzara bertso-saio musikatua izan zen. Bertsotan, Ane Labaka, Maialen Akizu, Alaia Martin eta Oihana Iguaran aritu ziren Amaia Agirreren esanetara. Musikari lanetan Ixak Arruti eta Gari Otamendi aritu ziren. Bi saio hauetako bertsoaldiek osatuko dute aste honetako programa.

Gogoratu, Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»