1993ko apirilaren 3an hil zen 2023-03-27

Lazkao Txikiri omenaldia Lazkaon, 30. urteurrenean

Lazkao Txikiri omenaldia Lazkaon, 30. urteurrenean

Joxe Miel Iztueta Lazkao Txikik lazkaotarren eta ingurukoen omenaldi beroa jaso zuen atzo, heriotzaren 30. urteurreneko ekitaldian. Frontoia bete jende bildu zen bertsoak, musika eta dantza izan zituen ekitaldira, Joxepa Madariagak aurkeztuta.



Trikitixaz jotako agurrarekin hasi eta herriko bertsolari umeek hartu zuten hitza bertsotan. Herriko bertso eskolako umeek ez ezik, Maddi eta June Aiestaran bertsolari beasaindarrek ere kantatu zituzten haren omenezko bertso jarrriak.



(Argazkiak: Goierriko hitza)

Bertso afaria ostiralean

Lazkao Txikiren heriotzaren urteurreneko ekitaldien baitan, datorren ostiralean bertso afaria egingo da Lazkaon Maialen Akizu eta Joanes Illarregi bertsotan direla. Gerriko Txokoan izango da, 20:30etan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza