Bertso Erronda Bilbon eta Bertx[o]ri Iruñean 2023-03-30

Unibertsitate giroko bertso festak gaur Iruñean eta Bilbon

Unibertsitate giroko bertso festak gaur Iruñean eta Bilbon

Unibertsitateko ikasle giroan kokatutako bi sariketetako finalak jokatuko dira gaur Iruñean eta Bilbon. Bertso Errondako finala Bizkaiko hiriburuan, Bertx[o]riko finala Nafarroakoan. Taberna giroko ekimenak biak eta arrakasta handia dutenak.

Seigarren edizioa Bertso Errondak
Seigarren edizioa du Bertso Errondak, bost taberna eta kultur elkarteren eskutik: La Villa, Bira, Adaxka eta Errondabide. Bilboko bertsolari gazteak zein Bilbo aldean ikasle dabiltzanek hartzen dute parte. Oihana Bartrak eman zizkion Bertsoa.eus-i sariketa honen klabeak: agur bereziak, kanturako ariketa errazak berriak ere animatze aldera, final tematikoak... Saioek harrera beroa izaten dute eta finaletan jendetza elkartu izan da.

Finala Zazpi Katu gaztetxera itzuliko da
Berrikuntza lanak amaituta, Bertso Errondako finala Zazpi Katu gaztetxera itzuliko da aurten, (iaz Biran jokatu zen). Hamasei bertsolarik hartu dute parte eta lau kanporaketa jokatuta, zortzi sailkatu dira finalerako: Janire Arrizabalaga, Irantzu Idoate, Hodei Munduate, Enare Muniategi, Maite Sarasola, Peru Irastortza, Ander Anakabe eta Irune Basagoiti. Per Bertsoa izan zen iaz, Meta Bertsoa da aurtengo goiburua. 19:30etan hitzordua.



Bertx[o]ri Iruñean, Unibertsitate Publikoko bertso eskolaren eskutik
Nafarroako hiriburuan bigarren edizioa du Bertx[o]ri ekimenak, Unibertsitate Publikoko bertso eskolaren eskutik sortuta. Bikotekako formatuan egiten da, berrienen plazaratzea errazte aldera. Iaz modu esperimentalean abian jarri eta antolatzaileek ere espero gabeko arrakasta izan zuen, justu pandemiako murrizketen leuntze garaian.

Finala Laban
Hiru kanporaketa eta finala ditu ekimenak eta honako hiru bikote ariko dira gaur Laban: Aitziber Leoz eta Idoia Granizo; Beñat Astiz eta Mikel Etxezarreta; eta Ekain Alegre eta Bittori Elizalde. Gai jartzen, Yasmine Khris ariko da. Arratsaldeko 19:00etan da hitzordua.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu