Gaizka Azkarate - HItzetik Hortzerako zuzendaria 2023-03-31

«Txapelketa Nagusia eta ohiko plaza jorratu ditu aurtengo denboraldiak»

Hitzetik Hortzera ETB1eko bertso programa iritsi da denboraldi amaierara eta azken programa du larunbatekoa. Irailean hasita, 27 programa izan ditu. Denboraldi erdia Txapelketa Nagusiak hartu du, oso gertuko jarraipena eginez, larunbateko saioen berri igandean emanez. Finalari buruzko programa berezia ere egin zuen Maialen Lujanbio txapeldunarekin. Urte berriarekin, Hitzetik Hortzerako ohiko formatura itzuli da programa: plazako bertsoaldiak eta gonbidatu bati elkarrizketa. Horrez gain, bertsozaleen Bertsoaldi kuttuna, agenda eta abar ere izan ditu.

33 elkarrizketatu eta 56 bertso saio
Hitzetik Hortzerak 33 gonbidaturen testigantza jaso du denboraldian zehar eta 56 bertso saioetako bertsoak ekarri ditu ETB1ko plazara. 

Eider Perezen azken programa
2018-2019 denboralditik Hitzetik Hortzerako aurkezle izan den Eider Perezek bere azkeneko programa aurkeztuko du larunbatean, bost denboraldiko bidea osatuta. Zuzendariak zorionak eta eskerrak eman dizkio egindako lanagatik.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»