Bost denboraldiko bidea eginda 2023-03-31

Eider Perezek Hitzetik Hortzerako azken programa aurkeztuko du bihar

Eider Perezek (Pasaia, 1995) Hitzetik Hortzerako aurkezleak bere azken programa aurkeztuko du larunbatean, 23 urterekin hasi eta bost urteko zikloari amaiera emanez. Gaizka Azkarate Hitzetik Hortzerako zuzendariak iragarri du albistea. Perez, 2018-2019 denboraldian hasi zen programako aurkezle lanetan. Jon Artanoren aldiaren ondotik, bost urtez off-eko ahotsak gidatu zuen bertso programari aurpegia jarri zion Eider Perezek 2018an.

141 programa eta beste hainbeste elkarrizketa
Eider Perez sortzaile eta aurkezle trintxerpearrak 141 Hitzetik Hortzera aurkeztu ditu eta beste horrenbeste elkarrizketa egin, bost denboraldietan zehar, bertsolaritza zein beste sorkutza mundukoak bereziki eta baita beste alorretakoak ere, Euskal Herriko geografia osoan barrena. Añorgako bertso eskolari egin zion bere lehenengo elkarrizketa eta Paul Urkijo Irati filmeko zuzendariak itxi du zerranda luze eta mardul hori.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu