Gipuzkoako Eskolarteko txapelketa 2023-04-02

Gipuzkoako Eskolarteko finalistak erabakita

Gipuzkoako Eskolarteko finalistak erabakita
June Aiestaran, Amets Aizpurua, Izar Zelarain, Danel Etxeberria, Jon Mendiluze eta Beñat Zeberio ariko dira kantuan apirilaren 21ean, Lasturren. Sarrerak eskuragarri.

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalistak erabaki dira, ostiralean Amezketan laugarren eta azken kanporaketa jokatuta. Azken saioan Danel Etxeberriak irabazi zituen kanporaketa eta finalerako zuzeneko txartela. Berekin batean aritu ziren Xuban Urdalleta, Oihan Navarro, Nikola Iraola eta Lide Arregi, Haritz Alberdi gai jartzailearen esanetara. Epaile lanetan Mikel Lersundi, Leire Beloki eta Karlos Ibarguren.

Finalean lau kanporaketetako irabazleak eta bi puntuazio altuenak ariko dira: June Aiesteran (Legazpiko irabazlea); Amets Aizpurua (Zarauzko irabazlea); Izar Zelarain (Errezilgo irabazlea), Danel Etxeberria (Amezketako irabazlea), Jon Mendiluze eta Beñat Zeberio. Txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko finalerako sailkatuko dira. Iaz, June Aiestaranek jantzi zuen txapela eta Jon Mendiluze gelditu zen bigarren.

Finala Lasturko tabernan izango da eta afaritarako txartelak salgai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu