unibertsitateko irakasle doktore batek bermatuta. 2023-04-12

Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia jarri du martxan Bertsozale Elkarteak

Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia jarri du martxan Bertsozale Elkarteak
4.000 euroko diru-laguntza esleituko zaio ikerlari hautatuari, urtebeteko epean proiektua garatu dezan. Ekainaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira proiektuak.

Nafarroako bertsolaritza aztertzeko ikerketa zientifikoa sustatzeko deialdia jarri du martxan Bertsozale Elkarteak. Edozein jakintza esparru oinarri hartuta egin beharko da ikerketa, beti ere Nafarroan Garaian gauzatzen den (edo gauzatu den) bertsolaritza ikertzea helburu. Gradu amaierako lanak, master amaierako lanak zein bestelako ikerketa proiektu monografikoak aurkeztu daitezke deialdira, beti ere unibertsitateko irakasle doktore baten zuzendaritzak bermatuta.

Ekainaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira proiektuak eta ikerketan aditu diren hainbat lagunek osatutako batzordeak ekainaren 26a baino lehen jakinaraziko du proiektu hautatua. Hortik aurrera, urtebeteko epea izango du ikerlariak, proiektua gauzatu eta ikerketa lana aurkezteko. 4.000 euroko diru-laguntza bat jasoko du horretarako.

Deialdi honen bitartez, Nafarroako bertsolaritzari buruzko ikerketa eragiteaz gain, ikertzaile gazteak edo hasiberriak lehen urratsak ematen lagundu nahi ditu Bertsozale Elkarteak.

informazio osagarria
Proiektuaren oinarriak
Eskaera orria

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza