Lehenengoz egin da aurten 2023-04-12

176 gaztetxo Gelatik Plazara bertsotan Gipuzkoan

176 gaztetxo Gelatik Plazara bertsotan Gipuzkoan
Zazpi saio egin dira martxoan, Gipuzkoako eskualde bakoitzean bana.

Bertso eskoletako gaztetetxoak bertsotan jarri ditu Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Gelatik Plazara ekimenean. Herrialdeko zazpi eskualdeetan saio bana egin dute bat-batean eta jendaurrean trebatzeko esperientzia gisa. Urola Kostan, Debagoienan, Debabarrenan, Urolan, Tolosaldean, Buruntzaldean eta Goierrin izan dira saioak martxoaren 3an hasi eta 31 bitartean.

Lehenengo edizio honetan 14 urtez azpiko 176 gaztetxok hartu dute parte taldeka eta bertso eskoletan egiten duten hori jendaurrean eskaintzeko aukera izan dute, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak aditzera eman duenez. «Gelatik Plazararen helburuak tokian tokiko bertso eskoletako ikasleek elkar ezagutu eta gela barrutik plazara jauzi egiteko zubi lana egitea izan dira, eta gozatu ederra hartu dute bai kantuan aritu direnek eta baita entzutera hurbildu direnak ere».

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza