Atzo jokatu zen Gabirian 51. edizioko finala 2023-04-16

Irati Alcantarillak irabazi du Osinalde Sariketa

Irati Alcantarillak irabazi du Osinalde Sariketa
Alcantarillarekin batean, Oihana Arana, Xabat Illarregi, Aner Euzkitze, Lander Arizmendi eta Unai Izagirre aritu ziren Gabirian kantuan, Ane Etxezarretak aurkeztuta. Final ederra eta txalotua izan zen.

51. Osinalde Sariketako finala jokatu zen atzo Gabirian eta Irati Alcantarillak irabazi zuen, bere lehenengo finalean, elkarte bete bertsozaleren beroan. Epaimahaiaren eta publikoaren aitortza jaso zuen Alcantarillak. Bigarren Aner Peritzek egin zuen eta berak jaso zituen publikoaren eta bertso onenaren sariak (epaileek eta publikoak bertsolari bera saritzen badute bigarrenak jasotzen du publikoaren saria). Alcantarilla eta Euzkitzerekin batean, Oihana Arana, Xabat Illarregi, Lander Arizmendi eta Unai Izagirre aritu ziren kantuan, Ane Etxezarretak gidatuta.



Sei bertsolariek maila oneko finala eskaini zuten eta horixe azpimarratu zuen Irati Alcantarillak final ondorengo elkarrizketan. Bertso on asko utzi zuten bertsolariek eta bertsoaldi borobilik ere bai.

Hiru sariketa bost hilabetean
Irati Alcantarillak bost hilabeteren barruan irabazi duen hirugarren sariketa da Osinalde. Abenduan Xenpelar Saria irabazi zuen Errenterian. Urtarrilean Mikel Laboa Sariketa Donostian eta 51. Osinalde apirilean.

Bertso hautaketa sarean laster
Saridunen hitzak eta bertsoaldi hautaketa zabala Bertsoa.eus-en izango dira astean zehar.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu