Belaunaldi ezberdinetako 18 bertsolari mahai bueltan 2023-04-20

Mingañe Saltsan bertso-afari sariketaren bigarren edizioa ostiralean hasiko da Azkaraten

Mingañe Saltsan bertso-afari sariketaren bigarren edizioa ostiralean hasiko da Azkaraten

Atekaberts Leitzako bertso eskolaren eskutik Mingañe Saltsan bertso-afari sariketako bigarren edizioa hasiko da ostiralean. Hemezortzi bertsolari ariko dira kantuan eta hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Belaunaldi eta estilo ezberdinetako bertsolariak eta plazan presentzia desberdina duten bertsolariek mahai bueltan elkarrekin kantatzea eta, era berean, bertsozaleari aniztasun hori eskaintzea da Mingañe Saltsanen filosofia. Leitza inguruan jokatuko dira kanporaketak Azkaraten, Goizuetan eta Uitzin. Leitzan bertan finala.

Azkaraten lehenengo saioa
Ostiral honetan Azkaraten jokatuko da lehenbiziko kanporaketa, bertako elkartean, 21:00etan. Kantuan, Ainhoa Agirreazaldegi, Xabat Illarregi, Aratz Igartzabal, Etxahun Lekue eta Ane Zuazubiskar ariko dira. Beteluko ostatuan eta Arribeko surtidorean daude sarrerak salgai.

Bigarren kanporaketan, Milan Telleria, Onintza Enbeita, Miel Mari Elosegi Luze, Maddi Ane Txoperena, Iñaki Zelaia eta Amaia Iturrioz ariko dira kantuan. Huitzin, apirilaren 28an, 21:00etan.



Hirugarren kanporaketan, Arrate Illaro, Ekhiñe Zapiain, Eneko Araiztegi, Agin Laburu, Maialen Akizu eta Diego Riano. Goizuetan, maiatzak 5ean, Umore ona elkartean.



Finala Leitzan izango da.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu