Ostiralean jokatu zen finala Lasturren 2023-04-24

June Aiestaran Gipuzkoako Eskolarteko txapeldun

June Aiestaran Gipuzkoako Eskolarteko txapeldun

Eskolarteko txapelketak badu lehenbiziko txapelduna eta Euskal Herriko lehen bi finalistak ere bai. June Aiestaran bertsolari beasaindarrak irabazi zuen ostiralean Gipuzkoako Eskolartekoa, bigarren urtez jarraian, Lasturren jokatutako finalean. Danel Etxeberria gelditu zen bigarren eta biak Euskal Herriko finalean izango dira.



Lasturko ostatuan jokatu zen finala, afalondoan, 90 lagun inguru bilduta. Aiestaran eta Etxeberriarekin batean kantuan, Izar Zelarain, Amets Aizpurua, Jon Mendiluze eta Beñat Zeberio, Ane Ezenarrok aurkeztuta. Epaile lanetan, Maite Sukia, Oihana Aranguren eta Bakarne Urreaga.



June Aiestaranek Unai Mendizabal Harituzeko kidearen eskutik jaso zuen txapela. Tolosaldeko Bertsozale Elkarguneak 10 urteko bidea borobildu du aurten, plazan zein bertso eskoletan lan handia eginez eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak lan horri aitortza egin nahi izan dio. Finaleko seitik bost bertsolari Harituzen ibiltzen dira. Aiestaran, Goierrin eta bietan.


Final ederra
Sei bertsolariek maila handiko eta erritmo oneko finala eskaini zuten eta denek utzi zituzten ale ederrak.
Bertsoa.eus ere Gipuzkoako Eskolarteko finalean izan zen eta astean zehar bertsoaldi hautaketa jarriko du sarean.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu