Lanku eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetzan 2023-04-26
Adin-adin proiektuaren zortzigarren edizioak 21 bertso saio dakartza maiatzean, Gipuzkoako 17 herrietako zaharren egoitzetan egingo direnak. Lankuk proposatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batean gorpuztutako proiektua da Adin-Adin. Adinekoek asko estimatzen duten saioa izan ohi da, bertsoak, kantuak eta hizketaldiek iraganeko elementu positiboekin lotzen dituztelako. Eta bertsoarentzat plaza modu berri bat jorratzea dakar. Gaur eman dute egitasmoaren berri Lankuk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.
25 bertsolari, belaunaldi ezberdinetakoak
25 bertsolarik hartuko dute parte orotara. Saio bakoitzean bi ariko dira eta adin tarte desberdinekoak gehienetan. Proiektu honetan hasieratik urtero dabiltzanak: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe II, Jon Maia... eta bertsolari gazteak: Ane Zuazubiskar, June Aiestaran, Maddi Aiestaran, Ane Labaka, Libe Goenaga, Uxue Alkorta, Maialen Akizu, Ane Beloki...
Adineko pertsonen parte-hartzea bultzatzen
Adin-adin proiektuaren “garrantzia eta onura” azpimarratu ditu Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatuak, "bertsoa emozioetara iristen den tresna" dela nabarmenduz. Bertso saioak aurrez prestatzen dira egoitza bakoitzeko dinamizatzaile eta animatzaileen bidez egoiliarrekin, gogoko dituzten bertso zahar eta kantu herrikoiak ezagutzeko, eta horrela bertsolariak doazenerako parte hartzea errazago aktibatzeko.
"Proiektu honen bidez, euskal kulturaren adierazpide nagusienetakoa den bertsolaritza adinekoen egoitzetara iritsarazten da, ahozkotasunak duen potentzial osoarekin, terapeutikoki zein ludikoki. Gakoa adineko pertsonen parte-hartzea bultzatzean eta euren arteko harremana hobetzean dago" Peñaren hitzetan: “Musikak eta bertsoek memoria lantzea ahalbidetzen die adineko pertsonei; iraganeko oroitzapenak eta bizipenak berpizten zaizkie eta horrek sortzen duen eragin positiboa” balioetsi du diputatuak.
Bertso saioen egutegia
1.- Azkoitia. Maiatzak 3. San Jose egoitza. 17:00. Eneritz Artetxe eta Sebastian Lizaso
2.- Tolosa. Maiatzak 5. Iurreamendi egoitza. 11:15. Amaia Agirre eta Anjel Mari Peñagarikano
3.- Zumaia. Maiatzak 8. San Juan egoitza. 11:00. Libe Goenaga eta Jon Maia
4.- Zumarraga. Maiatzak 8. Argixao egoitza. 16:30. Anjel Mari Peñagarikano eta Maddi Aiestarain
5.- Lazkao. Maiatzak 8. Txindoki egoitza. 17:00. Ane Zuazubiskar eta Andoni Egaña
6.- Errenteria. Maiatzak 9. Jesusen Bihotza egoitza. 11:00. Ekhiñe Zapiain eta Andoni Egaña
7.- Donostia. Maiatzak 9. Elizaran. 15:30. Anjel Mari Peñagarikano eta Oihana Arana
8.- Bergara. Maiatzak 9. Mizpirualde egoitza. 17:00. Ainhoa Agirreazaldegi eta Andoni Egaña
9.- Usurbil. Maiatzak 10. Matia Goxara. 10:30. Ane Labaka eta Sebastian Lizaso
10.- Tolosa. Maiatzak 10. Uzturre egoitza. 17:00. June Aiestaran eta Sebastian Lizaso.
11.- Segura. Maiatzak 10. San Juan egoitza. 17:00. Maialen Akizu eta Andoni Egaña.
12.- Zumaia. Maiatzak 10. Otezuri egoitza. 17:00. Uxue Alkorta eta Anjel Mari Peñagarikano
13.- Zestoa. Maiatzak 11. San Juan egoitza. 11:00. Naia Arrizabalaga eta Sebastian Lizaso
14.- Arrasate. Maiatzak 11. Iturbide egoitza. 10:30. Maider Arregi eta Anjel Mari Peñagarikano
15.- Oiartzun. Maiatzak 11. Petra Lekuona egoitza. 17:00. Alaia Martin eta Jon Martin
16.- Legazpi. Maiatzak 12. Santikutz egoitza. 11:00. Ane Beloki eta Sebastian Lizaso
17.- Aretxabaleta. Maiatzak 17. GSR Debagoiena. 11:00. Sebastian Lizaso eta Uxue Alkorta
18.- Donostia. Maiatzak 17. Zorroaga egoitza. 17:30. Amaia Iturriotz eta Andoni Egaña
19.- Donostia. Maiatzak 18. Lamourous egoitza. 17:00. Libe Goenaga eta Andoni Egaña
20.- Azpeitia. Maiatzak 19. San Martin egoitza. 16:30. Juan Joxe Eizmendi “Loidisaletxe” eta Julene Iturbe
21.- Beasain. Maiatzak 19. Arangoiti egoitza. 17:00. Maddi Aiestaran eta Anjel Mari Peñagarikano
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24