II. Mingañe Saltsan 2023-04-26

Etxahun Lekue eta Aratz Igartzabal Mingañe Saltsaneko finalera

Etxahun Lekue eta Aratz Igartzabal Mingañe Saltsaneko finalera

II. Mingañe Saltsan bertso afari sariketako lehen kanporaketa jokatu da Azkaraten eta Etxahun Lekue eta Aratz Igartzabal dira lehenbiziko bi finalistak. Larrabetzuarrak irabazi zuen kanporaketa. Bi horiekin batean kantuan izan ziren Ane Zuazubiskar, Xabat Illarregi, Ainoa Agirreazaldegi eta Aroa Arrizubieta. 60 lagun inguru elkartu ziren saioan.

 



Bigarren kanporaketa Uitzin, ostiralean
Bigarren kanporaketa ostiralean jokatuko da Uitzin eta honeko sei bertsolari hauek ariko dira kantuan: Onintza Enbeita, Millan Telleria, Miel Mari Elosegi Luze, Maddi Ane Txoperena, Iñaki Zelaia eta Amaia Iturrioz. Lehen biak finalera.



Hirugarren kanporaketan, Arrate Illaro, Ekhiñe Zapiain, Eneko Araiztegi, Agin Laburu, Maialen Akizu eta Diego Riano. Goizuetan, maiatzak 5ean, Umore ona elkartean.



Finala Leitzan izango da, maiatzaren 19an, ostirala.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza