Martzelina Bertsozale Elkartea Oiartzunen 2023-04-27

Martzelina Lopetegi bertsolariaren izena hartu du Oiartzungo bertso eskolak

Martzelina Lopetegi bertsolariaren izena hartu du Oiartzungo bertso eskolak

Oiartzungo bertso eskola Martzelina Lopetegi Bertsozale Elkartea izango da aurrerantzean, bertsolari oiartzuarraren izena hartuaz. Hala iragarri du elkarte sortu berriak berak sare sozialetan. Bertsolaritzan emakumezko bertsolari baten izena hartu duen lehenbiziko bertso eskola izango da ziurrenik, eta baita bertso munduko lehenbiziko entitatea ere.

Ez da izen aldaketa bakarrik izango, proiektu zabalago baten parte da izen aldaketarena. Martzelina Lopetegi Olaiz. Edo liburua landu dute Karmele Mitxelenak, Iraitz Mateok eta Alaia Martinek eta maiatzaren 7an eguerdian izango da aurkezpena Oiartzunen, 12:00etan Kontzejupean. Arratsaldean, 17:00etan Ahanzturari buruz bertso jaialdia, Landetxe kultur etxe berrian. Alaia Martin, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Miren Artetxe, Ainhoa Urienek gaiak jarrita. Sarrerak eskuragarri daude sarean. 

 

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza