Maiatzak 6, Bilbon, Biran, 17:00etan 2023-04-26

III. Señora Sariketako sarrerak eskuragarri

III. Señora Sariketako sarrerak eskuragarri

Maiatzaren 6an hasiko da III. Señora Sariketa Bilbon eta sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus gunean. Bira Kultur gunean izango da lehenbizko kanporaketa, larunbatez, 17:00etan. Bertsotan:

Itxaso Paya
Eli Zaldua
Maddi Ane Txoperena
Ainara Ieregi
Izarne Zelaia
Maider Arregi

Gai-jartzen: Leire Vargas

Bigarren kanporaketa Erratzun izango da maiatzaren 13an, 17:00etan. Kantuan:

Aroa Arrizubieta
Maddi Sarasua.
Idoia Granizo.
Janire Arrizabalaga
Eli Pagola
Iruri Altzerreka

Gai-jartzen: Ane Ezenarro

Finala maiatzaren 27an Oñatin
Kanporaketa bakoitzeko hiru lehenbizikoek osatuko dute finaleko seikotea, orain arteko irizpidea moldatuta. Aurreko bi edizioetan lau bertsolari sailkatzen ziren kanporaketetatik eta beste bi gonbidatu berezi gisa joaten diren, egindako bidearen aitortza gisara. Antolakuntzak iragarri duenez, aurten ez da gonbidaturik izango.

Finala, maiatzaren 27an izango da, Oñati, Berdurihall-en. 17:00. Gai-jartzen Ainhoa Larretxea ariko da.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza