Laban, 18:30etan 2023-04-27

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa maiatzaren 5ean jokatuko da Iruñean, Laban. 14 eta 18 urte bitarteko zazpi bertsolari gazte ariko dira kantuan Nafarroako Eskolartekoaren 37. edizioan:
Antton Ciriza Saragueta (Iruñea)
Beñat Mendiola Ruiz de Galarreta (Iruñea)
Eki Mateorena Zozaia (Leitza)
Garikoitz Agirre Soto (Zugarramurdi)
Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza)
Loitzate Goñi Elortza (Bera)
Manex Leone Baraibar (Iruñea)
Maialen Belarrak aurkeztuko du saioa, eta Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Nerea Bruño izanen dira saioko epaileak.
Bi fase
Txapelketak bi fase izanen ditu. Lehenengo fasean bertsolari guztiak arituko dira eta buruz burukoa jokatuko dute gero. Lehenengo zatian honako hau da egin beharko duten lana:
Lau oinak emanda bertso bana osatu
Bukaera emanda bertso bana osatu.
Hitza gaitzat hartua bertso bana osatu.
Gai orokorra emanda, gehienez 5 puntuko bertso bana osatu.
Buruz burukoan egin beharrekoa:
Zortziko txikian, ofizioka, bina bertso.
Ganbarako lana:
Puntu bati erantzunez bertso bat.
Gaia emanda bertso bat.
Nafarroako txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko Eskolartekorako finalerako sailkatuko dira.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28