Laban, 18:30etan 2023-05-03

Nafarroako Eskolartekoa ostiralean Iruñean

Nafarroako Eskolartekoa ostiralean Iruñean

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa jokatuko Iruñean ostiralean, Laban, 18:30etan hasita. Zazpi bertsolari gazte ariko dira kantuan eta buruz burukoan amaituko da. Parte hartuko duten bertsolariak:
Antton Ciriza Saragueta (Iruñea)
Beñat Mendiola Ruiz de Galarreta (Iruñea)
Eki Mateorena Zozaia (Leitza)
Garikoitz Agirre Soto (Zugarramurdi)
Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza)
Loitzate Goñi Elortza (Bera)
Manex Leone Baraibar (Iruñea)

Maialen Belarrak aurkeztuko du saioa, eta Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Nerea Bruño izanen dira saioko epaileak.

Nafarroako txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko Eskolartekorako finalerako sailkatuko dira.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza