MingaiƱe Saltsan sariketa 2023-05-03

Mingañe Saltsan bertso afari sariketako bigarren kanporaketa jokatu berri da Uitzin eta Onintza Enbeita eta Millan Telleria sailkatu dira finalerako. Etxahun Lekue eta Aratz Igartzabal ere sailkatuta daude lehen kanporaketatik.
Enbeita eta Telleriarekin batean, Amaia Iturrioz, Miel Mari Elosegi Luze eta Maddi Ane Txoperena aritu ziren kantuan.
Ostiralean Goizuetan
Bi kanporaketa jokatuta, Goizuetan jokatuko da hirugarren eta azkena: Arrate Illaro, Ekhiñe Zapiain, Eneko Araiztegi, Agin Laburu, Maialen Akizu eta Diego Riano. Bi lehenbizikoekin osatuko da Leitzan jokatuko den finaleko seikotea.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza