35. Garriko Eguna eta 25. Bertsolaritzen bat eginda 2023-05-03

Busturialdeko 90 ume eta gaztetxo eskualdeko idatzizko bertso sariketan

Busturialdeko 90 ume eta gaztetxo eskualdeko idatzizko bertso sariketan

Busturialdeko ehunka ikaslek parte hartu dute urteroko bertso idatzien lehiaketan eta 90 inguru izan ziren finalean, Muxikan, 35. Garriko Eguna eta 25. Bertsolaritzen bat eginda.

Lehenengo fasean, Muxikako Urretxindorra Eskolako, Arratzuko Barrutia Herri Ikastetxeko, Busturiko JM Uzelai Eskolako, Gautegiz Arteagako Montorre Eskolako, Mundakako Eskolako, Gernika-Lumoko Allende Salazar Herri Ikastetxeko, Mertzede Herri Ikastetxeko, San Fidel Ikastolako eta Seber Altube Ikastolako, Bermeoko Eleizalde Ikastolako, Barrutialde BHI-ko eta Gernika BHI-ko ikasleek parte hartu dute lehiaketan.

Idoia Anzorandia, Ander Elortegi eta Koldo Gezuraga irakasleekin lantzen dute bertsolaritza ikastetxee horietan Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik eta hiruak aritu ziren lehiaketaren koordinatzaile lanetan. Hiru adin tarte izan ziren eta hemen hiruetako irabazleak.






Bat-bateko saioa ere bai
Sari banaketa ekitaldia hasi aurretik, Janire Arrizabalaga, Haizea Telleria, June Diaz eta Kelmene Abaitua bertsolari gazteen bat-bateko saioa egin zuten ikasle eta gurasoen gozagarri.



Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza