Iruñean jokatu zen atzo 37. edizioa 2023-05-06

Kattin Madariaga txapeldun Nafarroako Eskolartekoan

Kattin Madariaga txapeldun Nafarroako Eskolartekoan
Eki Mateorena eta biak izango dira Euskal Herrikoan.

Kattin Madariagak irabazi du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa Iruñean jokatu den finalean eta Eki Mateorena gelditu da bigarren. Biak Euskal Herriko finalerako sailkatu dira Nafarroako ordezkari gisa. 14 eta 18 urte bitarteko zazpi bertsolari gazte aritu ziren atzo Laban kantuan kantuan 37. edizio honetan: Antton Ciriza Saragueta (Iruñea) Beñat Mendiola Ruiz de Galarreta (Iruñea), Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Garikoitz Agirre Soto (Zugarramurdi), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza), Loitzate Goñi Elortza (Bera) eta Manex Leone Baraibar (Iruñea).

Bertsolari arantzarrak Saioa Alkaiza Nafarroako Txapeldunaren eskutik jaso zuen txapela. Beste sari bat ere izan da Nafarroako Eskolarteko Txapelketan, Oinak buruan saria. Kasu honetan, Manex Leonek irabazi zuen sari hori. Nerea Bruño Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eman dio garaikurra. 

Maialen Belarrak aurkeztu zuen saioa. Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Nerea Bruño aritu ziren epaile lanetan.

Bertsoa.eus ere Nafarroako finalean izan zen eta datorren astean sarean izango da bertsoaldi hautaketa.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»