Sarrerak agortuta jokatu da lehen kanporaketa gaur Bilbon 2023-05-06

Arregi, Zaldua eta Txoperena Señora Sariketako finalera

Arregi, Zaldua eta Txoperena Señora Sariketako finalera

III. Señora Sariketako lehenbiziko kanporaketa jokatu da gaur Bilbon, Bira Kultur gunean, sei bertsolari kantuan zirela, Leire Vargasek aurkeztuta: Itxaso Paya, Eli Zaldua, Maddi Ane Txoperena, Ainara Ieregi, Izarne Zelaia eta Maider Arregi. Txoperena eta Arregi pasa dira finalera epaileen irizpidez eta Zaldua oholtzako bertsolarien hautuz. Hiruek finalean kantatuko dute maiatzaren 27an Oñatin.



Sarrerak agortuta ekin dio III. Señora Sariketak Bilbon, 100 lagun inguru bilduta. Bertso giro beroa egon da eta publikoak gogotik txalotu du bertsolarien lana. Bertsoa.eus ere Señora Sariketan izan da eta astean zehar jarriko ditu sarean bertsoaldi hautaketa.

Bigarren kanporaketa Erratzun, maiatzaren 13an 17:00etan
III. Señora Sariketako bigarren eta azken kanporaketa datorren astean jokatuko da Erratzun, honako sei bertsolariekin:
Aroa Arrizubieta
Maddi Sarasua.
Idoia Granizo.
Janire Arrizabalaga
Eli Pagola
Iruri Altzerreka

Gai-jartzen: Ane Ezenarro

Sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus gunean.

Kanporaketa honetan ere hiru lehenbizikoak finalera sailkatuko dira, Bilboko kanporaketako hirukoarekin finaleko seikotea osatuta.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza