Finala maiatzaren 20an aramaion 2023-05-04

Gaur abiatuko da Arabako Eskolartekoa Gasteizen

Gaur abiatuko da Arabako Eskolartekoa Gasteizen

Gaur abiatuko da Gasteizen Arabako Eskolartekoa. 14-18 urte bitarteko 12 bertsolari gaztek hartuko dute parte eta bi kanporaketa eta finala izango ditu. Kanpezun jokatuko da hurrengo saioa eta Aramaion finala maiatzaren 20an. Txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko finalera joango dira.

Gaur 19:30etan Gasteizko gaztetxean
Lehenengo hitzordua Gasteizko gaztetxean izango du Arabako Eskolartekoak: Samu Rodriguez, Hegoi Amabizka, Iraide Onaindia, Ane Arexolaleiba, Txomin Abarrategi eta Maddi Agirre ariko dira kantuan.

Bigarren kanporaketa datorren ostiralean izango da, maiatzaren 12an, Kanpezuko kultur etxean, 19:30etan: June Astegieta, Urko Lafuente, Oier Biain, Eukene de los Aires, Sabin Abarrategi eta Gari Arexolaleiba ariko dira bertsotan.

Finala Aramaion, maiatzaren 20an, larunbata, 19:30ean.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza