Finala ekainaren 3an Iurretan 2023-05-04

Eskolarteko Txapelketak bete betean jokatzen ari dira maiatzean herrialde gehienetan eta ekainaren 3an jokatuko da finala Iurretan, larunbatez. Gipuzkoakoa apirilean izan zen eta gainerako herrialdeetan aste honetan edo datorrenean hasiko dira.
Nafarroan gaur arratsaldean jokatuko da finala Iruñean, Laban, 18:30etan. Araban atzo hasi zen Gasteizen eta maiatzaren 20an jokatuko da finala Aramaion. Iparraldean larunbatean jokatuko da Azkainen izango da Bertsulari Gazteen Xapelgoako kanporaketa eta maiatzaren 27an jokatuko da finala Itsasun.
Bizkaian astelehenean hasiko dira kanporaketak eta, hiru jokatu ostean, maiatzaren 27an jokatuko da finala, Gernika-Lumon.
Bertsoa.eus-ek herrialde guztietako finalak eta Euskal Herrikoa grabatu eta zabalduko ditu sarean.
Dagoeneko June Aiestaran eta Danel Etxeberria daude Euskal Herriko finalerako sailkatuta Gipuzkoatik. Gaur Nafarroako bi ordezkariak argituko dira.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu