Udazkenean jokatuko da Nafarroako txapelketa 2023-05-09

Nafarroako Txapelketako aurrekanporaketak maiatzean eta ekainean

Nafarroako Txapelketako aurrekanporaketak maiatzean eta ekainean
Larraunen eta Etxaurin jokatuko dira, maiatzaren 26an eta ekainaren 2an. 12 bertsolarik hartuko dute parte.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa jokatuko da udazkenean. Urriaren 7an hasi eta abenduaren 2an finala. Datozen asteoetan bi aurrekanporaketa saio jokatuko dira, txapelketan parte hartuko duten bertsolarien zerrenda osatzeko. Maiatzaren 26an Larraunen, eta ekainaren 2an Etxaurin jokatuko dira bi saio horiek, eta 12 bertsolarik hartuko dute parte guztira.

Txapelketako araudiaren arabera, azken ekitaldian -2021ekoan- parte hartu zuten bertsolariek bakarrik dute bermatuta txapelketarako txartela. Sekula parte hartu ez dutenek, edota 2021koa baino lehenagoko edizioren batean parte hartutakoek, aurrekanporaketa fasea jokatu beharko dute, txapelketara sailkatzeko. Saioak osatzeko, azken txapelketako azken hiru sailkatuak ere batu zaizkie guzti horiei.

Gauzak horrela, 17 bertsolari dira dagoeneko urrian hasiko den txapelketarako sailkatuta daudenak, eta 12 aurrekanporaketak jokatuko dituztenak. Azken horietatik zazpik lortuko dute sailkapen txartela -saioetako irabazleak, eta puntuazioaren araberako lehen bostak-, eta beraz, 24 bertsolarirekin abiatuko da txapelketa urrian. Aimar Sagastibeltza, Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria eta Joseba Beltza ariko dira epaile lanetan aurrekanporaketetan.

Aurrekanporaketa saioetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke (5 eurotan arruntak, 4 eurotan bazkideenak, eta 3 eurotan 18 urtetik beherakoenak). Larraungo eta Etxauriko Udalak egitasmoaren laguntzaile dira.




LARRAUN. Gabari gune irekia (Larraungo udaletxea). Maiatzak 26, ostirala, 18:30ean
Beñat Astiz Isasi
Etxahun Azkarraga Fernandez
Fernando Ziganda Urdanpilleta
Mintxo Astiz Goñi
Peio Ardaiz Gale
Urko Gartzia Aleman

Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo Ferrero



ETXAURI. Udaletxeko aretoa. Ekainak 2, ostirala, 18:30ean
Ainara Ieregi Aranburu
Aitor Irastortza Arrizurieta
Bittori Elizalde Soto
Egoitz Gorosterrazu Elizagoien
Eki Mateorena Zozaia
Saats Karasatorre Martinez

Gai-jartzailea: Ander Aranburu Arriola

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu