Udabarria bertsotan - bizkaiko txapelketako sailkapen fasea 2023-05-10

Diman eta Muxikan eguenean aste honetako bi kanporaketak

Diman eta Muxikan eguenean aste honetako bi kanporaketak

Udabarria Bertsotan Bizkaiko Txapelketako sailkapen faseko bi saio jokatuko dira ostegunean Diman eta Muxikan, 18:30etan. Dimako saioa herriko eskolan izango da, eta Muxikakoa Ariatza auzoko eskoletan. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Eguenean, bertsolari hauek kantatuko dute Diman:

    Aitor Arrutia Azkueta
    Ander Sarriugarte Garcia
    Iker Garitagoitia Astigarraga
    Iñaki Iturriotz Zuluaga
    Koldo Gezuraga Seijido
    Peio Lago Iturriaga

Dimako saioan gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Ariane Elejabarrieta Amorrortu ariko da.



Muxikan, ostera, bertsolari hauek arituko dira:

    Ana Picallo Perez
    Ibai Amillategi Omaetxebarria
    Inazio Vidal Gurrutxaga
    Maite Sarasola Isazelaia
    Naroa Torralba Rodriguez
    Peru Vidal Gurrutxaga

Gaiak ematen Zihara Jainaga Larrinaga egongo da. Epaimahaikideak hauexek izango dira: Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izango da.

Lehengo astean hasi zen  sailkapen fasea, Urdulizen eta Durangon jokatutako saioekin; Aissa Intxausti izan zen garaile lehenengoan, eta Unai Mendiburu bigarrenean.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza