Azkoitian Hike eizan eta Udalren eskutik 2023-05-11

II. Hike eizan! bertsopaper lehiaketa abian da eta datorren astean amaituko da lanak aurkezteko epea

II. Hike eizan! bertsopaper lehiaketa abian da eta datorren astean amaituko da lanak aurkezteko epea

II. Hike Eizan! bertsopaper lehiakea abian da eta datorren astean amaituko da lanak aurkezteko epean, maitzaren 17an. Azkoitian hitanoa bultzatzeko proiektu zabalago batean kokatzen da sariketa eta Hike Eizan taldearen eta Udalaren arteko lankidetzan.

Sortak hitanoan idatzita beharko dute noka idatziak bereziki aintzat hartuko dira. Nahi beste sorta aurkeztu daitezke. Sei sari izango dira, gazte zein helduetan. Horietako Azkoitiako bertso-jartzaileentzat. 250 eta 125 euroko sari bana gazteen mailan; 500 eta 250 euroko beste bi helduenean; eta 150 euro gazteentzat eta 300 euro helduentzat, Azkoitia Sariaren baitan. Oinarriak hemen.

Hike Eizan!-eko lantaldeko eta Erniarraitz bertsozale elkarteko bina kidek osatuko dute epaimahaia. Udalak maiatzaren 29an jakinaraziko ditu lehiaketaren emaitzak, eta III. Hike Eizan! bertso saioaren barruan banatuko dituzte sariak, Elkargunean, ekainaren 22an. Eli Pagolak irabazi zuen I. Hike Eizan! bertsopaper lehiaketa.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu