Finala maiatzaren 27an Oñatin 2023-05-12

Señora Sariketako azken kanporaketa Errantzun larunbatean

Señora Sariketako azken  kanporaketa Errantzun larunbatean

III. Señora Sariketako bigarren eta azken kanporaketa jokatuko da larunbatean Erratzun, Erratzuko Elkartean, 17:00etan. Sei bertsolari ariko dira kantuan, Ane Ezenarro Beristainek gidatuta:

Aroa Arrizubieta Barredo
Maddi Sarasua Laskarai
Idoia Granizo Uribarrena
Janire Arrizabalaga Munduate
Eli Pagola Apezetxea
Iruri Altzerreka Martinez

Sarrerak eskuragarri www.bertsosarrerak.eus atarian. Bertsoa.eus ere Erratzun izango da eta datorren astean sarean izango dira bertsoak.

Hiru finalera
Bilboko kanporaketan bezala, Erratzun ere hiru bertsolarik lortuko dute finalerako txartela. Bi, epaileen irizpidez, eta hirugarrena, kantuan diren bertsolariek adostuta.

Dagoeneko finalean dira Maider Arregi, Eli Zaldua eta Maddi Ane Txoperena. Larunbatean argituko da seikote osoa.

Finala maiatzaren 27an izango da Oñatin.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu