Leitzan, ostiralean 2023-05-15

Mingañe Saltsan, finaleko sarrerak agortuta

Mingañe Saltsan, finaleko sarrerak agortuta

II. Mingañe Saltsan bertso afari sariketako finalerako sarrerak agortu dira joan den astetik. Leitzan da hitzordua, ostiralean, Torrea tabernan 21:00etan. Ekimenak iazko arrakastari eutsi dio bigarren edizio honetan eta kanporaketetan ere jendez ongi osatu da.

Finalista berriak seiak
Iazkotik sei finalistak berriak dira aurtengo edizioan: Onintza Enbeita, Millan Telleria, Agin Laburu, Aratz Igartzabal, Eneko Araiztegi eta Etxahun Lekue. Irabazleak Leitzako jaietako blusa izango du garaikurra eta Leitzako jaietako jaialdian kantatzea sari.

Millan Telleria albizturdarra da taldeko beteranoa, Txapelketa Nagusian finalaurrekoetan kantatua eta plazan punta-puntan ibilia. Gazteena, Eneko Araiztegi Korta segurarra, 27 urterekin. Azken boladan Zaldibiako Zazpijanztean nabarmendu da bereziki, Amets Arzallus, Enbeita eta Ibarzabal kantukide zituela irabazita. Etxahun Lekuek txapelketak utzi ondorengo lehenbiziko sariketa du.

Mingaiñe Saltsan ekimenak bertso estilo eta adin desberdinen gurutzaketa bilatzen du eta baita plazan presentzia desberdina dutenen arteko bertso igurtzia ere.

Bertsoa.eus ere finalean izango da bertso hautaketa sarean zabaltzeko.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu